ponpa xurgatzaile

1. Teknol.

Ura edo beste fluidoren bat xurgapenez igotzeko ponpa. Balbulaz hornitutako zilindro baten barnean pistoi bat atzera-aurrera dabil. Pistoiak atzera egiten duenean, sarrera-balbula irekitzen da, eta, pistoiak zilindroan hutsa sortzen duenez, likidoa zilindrora sartzen da. Pistoiak aurrera egiten duenean, itxi egiten da sarrera-balbula eta ireki, berriz, irteera-balbula. Hala, zilindro barnean dagoen ura gorantz bultzatzen du pistoiak. Beste ponpa-diseinu batzuetan, balbula pistoian bertan dago, eta ez zilindroan.